Sofiaz maiteminduta

Erabiltzailearen aurpegia Inazio Narbaiza 2025ko ots. 17a, 00:00

San Balentin eguna, maitasuna(k) berbagai.

Ohikoenak pertsonengana zuzenduta. Hala ere, nik oraingoan beste maitasun mota bat goraipatu nahi dut: sofia maitatzea; hau da, jakinduria, bere zentzurik zabalenean bilatzea. Zergatik? Abestiak dioen moduan, sasoi ilunak nabariari buruz hitz egin behar denean, hala ere, azaltzen saiatuko naiz. Mundua nola dagoen begiratuta, zeraz konturatzen gara, sekula baino indartsuagoa direla jakineza, desinformazio interesatua, manipulazio ideologiko zikina…

Dena oso ondo pentsatuta eta antolatuta dago pertsonak gero eta inkultuago izan gaitezen. Hori bai, ikasketa tekniko batzuk eskuratzera animatuko zaituzte, berez gaizki ez dagoena, baina oinarri kritiko sendorik gabe, jai daukagu; benetan boterean daudenen menpe jarraituko dugu. Zertan datza oinarri sendo hori? Ganorazko formazio filosofiko, historiko, zientifiko, etiko, estetiko baten, jakina. Besteak zera esango digu, zertarako hori guztia adimen artifizialaren sasoian? AA ikaragarrizko tresna boteretsua da, baina formatutako pertsonentzat; tximino bati pistola bat ematea ez da komeni. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak