Gure heroiak

Erabiltzailearen aurpegia Inazio Narbaiza 2024ko azaroaren 9a

Hasteko, gaiak ikaragarrizko garrantzia duela argi dago.

Nola eraikiko dugu gure komunitatea, herria edo nazioa, garbi ez badugu zein pertsonaiari egiten diogun ohore gure kaleen izenekin, jai eta ospakizunekin eta beste. Jarraitzeko, Dekolonizatu Bergara taldearen asmoa txalotzekoa iruditzen zait. Gazteak gorago aipatutako helburu aztertzaileaz arduratzea pozgarria da. Kontua zera da, asmo hori nola gauzatzen den. Ez naiz izan aurten talde horrek Iralaren inguruan antolatutako ekintzetan, baina nik Iralaz dudan irudi negatiboa ez dut ezkutatzen.

Hala ere, aurreko hitzaldi baten izan nuen aukera Dekolonizatu Bergara taldeko batzuei entzuteko, eta Axier Lopezen Gure heroiak liburua erreferentzia absolututzat erabiltzen zutela iruditu zitzaidan. Agian, gehiegi, zehaztasun historiko gehiago eskatu daiteke. Bestetik, zer egiten dugu San Martinekin? (Hurrengo baterako). Gizarte demokratiko baten erabakiak hiritarrenak izan beharko lirateke, baina horretarako, azterketa historiko sakon eta zehatza egin behar lehenengo. Ondoren, hiritarrei galdetu zer mantendu eta zer aldatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak