Pentsatzera bultzatzen duen pelikula. Niri zera ekarri dit burura, ez ote garen gu nolabait antzekoak. Palestinako sarraskia gertatzen ari dela, gu hormaren beste aldean geure bizitzaz ahal dela gozatzen, orain jaiak direla…
Nire irakasle bizitza osoan, besteak beste, honetan saiatu naiz, giza eskubideen aldeko borrokan, eta jarduera honetan, indarrak batuz, informatuz, pentsatuz, ekinez… gauzak lortzen direla: Lemoiz gelditu zen, soldaduska pikutara, generoan eta arlo laboralean aurrerapenak... Baina genozidio honen aurrean, orain, zer egin dezakegu? Non gelditzen dira giza eskubideen aldeko diskurtsoak? Nola kalifikatu estatu gehientsuenen portaera? Non dago Europa? Zer da gaur egun Europa? Zer da Israelgo gobernuak nahi duena? Belaunaldietarako gorrotoa ziurtatu nahian? Etsaiak norberaren taldeari batasuna ematen dio. Horixe al da? Ezin dugu etsi, irudimenaren indar eraldatzailean sinistu, amets egin eta borrokarako bide berriak asmatu behar ditugu.