Zoritxarrez, gure gizarte demokratikoan maizegi zapuzten dena –komunikabideen itxierak, rap kantariak kartzelan, era askotako murrizketak…–. Eskubide hain inportantea izateak zera eskatzen du: erabilera egokia egitea, hain zuzen.
Aldarrikatzen dena erabat egokia eta beharrezkoa izan daiteke; aldarrikapen feminista kasu. Egunerokoak garbi azaltzen digu aldarrikapen eta borroka feministak, zoritxarrez, ez duela atzo baino premia gutxiago. Horregatik guztiagatik, Bergaran greba feminista orokorra zela-eta hainbat eraikin historikotan egin ziren pintaketak erabat onartezinak dira. Minduta eta kaltetuta daude, gaude, Bergarako harri zahar dotoreak, mugimendu feminista, egunero eraso estetiko bortitza sentitzen dugunok… Oso garbi dut mugimendu eta prozesu askatzaile guztiek kulturatik eta hezkuntzatik abiatu behar dutela. Pintaketa zatar horiek egin zituztenek gabezia historiko, kultural eta, esango nuke, batez ere, estetikotik egin zituztela; zuzenketak noizko?