Zaindu gaitezen

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Fernandez 2021ko urr. 10a, 00:00

Hartzen al dugu nahikoa denbora guretzat? Zergatik arduratzen gara gehiago ondokoarekin eta ez gure buruarekin? Orokorrean, uste dugu inguratuta egoteak on egiten digula, baina, askotan, gertuko zirkulua gure etsai handiena bihurtzen da.

Bakarrik egotea lagungarriagoa izaten zaigu, inguratuta egotea baino, eta ez dugu horren beldurrik izan behar. Geure burua gehiago ezagutzeko aukera emango liguke, bakardadeak barnekoa ateratzera bultzatzen baitigu.

Nahiago izaten dugu pertsona kaltegarriekin inguratu, bakarrik egon baino. Ez dugu bakardadea onartu gura nahi, baina ez gara konturatzen gure laguntza handiena izango litzatekeela bakartasun hori.

Zarata artean bizitzera ohitu gara, eta bakardadearen isiltasunak beldurra ematen digu. Inguruan ditugunak zaindu behar ditugu, baina bada garaia geure buruari behar besteko garrantzia emateko. Hasi gaitezen geure burua zaintzen. Inoiz ez da berandu ohiturak aldatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak