Antsietate kolektiboa: 'eko-antsietatea'

Antsietate kolektiboa da pertsona-taldeek sentitzen dutena estres egoera batean.

Pertsona-talde horrek antzerako emozio, pentsamendu eta sentimenduak partekatzen ditu. Psikologiaren esparruan, sindrome berri hori buruz ikertzen eta eztabaidatzen ari da. Sindrome hau landa eta hiri eremuetan agertzen da, ekonomikoki esparru aberats edo pobreetan. Antsietate kolektiboa edo ingurumen-antsietatea sortzen da susmo tinko eta sakona izaten denean gure ingurune naturala, soziala eta ekonomikoa hondatzen ari dela azkar eta ekidin ezin. Belaunaldi gazteenak, 15 eta 30 urte artekoak, dira eragin handien jasaten dutenak, baina jendartearen segmentu guztiek jasaten dute antsietate kolektiboaren eragina.

Antsietate kolektiboan lau dira kezkabide elementuak: aldaketa klimatikoa, migrazioak, arrakala ekonomikoa eta balio demokratikoen depreziazioa. Denok kezkatzen gaitu aldaketa klimatikoak. Gero eta gehiago dira eskala handiko basoko sute kontrol gabeak, uholde hondatzaileak gertatzen ari dira maiz eta leku berrietan, non atmosferako fenomeno suntsitzaileak ez ziren ezagutzen. Migrazioen kezka areagotzen ari da; migrazio fluxuek, duintasunez biziraun nahi dutenek, talka egiten dute harresi hotzekin eta mutilatzeko diren burdin hesiarekin. Bizitzaren beste aspektu bat komunitatearen antsietatea handitzen duena da, aberatsen eta pobreen arteko arrakala. Kezkarako laugarren elementua da herrialde batzuen norabide politikoa totalitarismoaren aldekoa dela eta balio demokratikoak depreziatzen ari direla.

Aldaketa klimatikoaren perspektibak ingurumen-antsietatea sortzen du, baina ez du lortzen iritzi publikoan eragin handirik; beldur kolektiboaren forma hartu beharrean, kezka sinplean gelditzen da eta adierazten da eko-antsietateforman. Aldaketa klimatikoari buruz pentsa eta ahaztu egiten da, ez bada zalantzan jartzen. Hedabideek nabarmenduko balute suntsiketa klimatikoa garrantzitsu bezain larria dela, fluktuatzaile den eko-antsietatea beldur kolektibo bilakatuko litzateke. Beldur kolektibo hori, kontzientea, arrazionala eta partekatua izanda, mobilizatzaile eta eraldatzailea izango litzateke. Horrek beste mota bateko perspektiba emango lioke aldaketa klimatikoari.

Eko-antsietatea antsietate kolektiboa da, nahiz eta sintoma desberdinekin azaleratu; pertsonen araberakoa da, ez da gaixotasun mentala, ezta patologia bat ere. Zenbait jendek bizi duen ezinegonaren, kezkaren eta larritasunaren sentimendua da. Adituek ohartarazten dute krisi klimatikoari erantzun psikologiko eta emozionala ez dela patologiatzat kontzeptualizatu behar. Funtsean, larritasun existentziala da, gazteek ezin dituztelako proiektatu beraien bizitzak etorkizunean.

Askotarikoa izan daiteke eko-antsietate partekatu horren erantzuna, baina, orokorrean, bi motatako erantzun psikologikoak eman ditzakegu: bata, indibiduala; bestea, kolektiboa. Lehenengo da norberaren sintomak modu egokian kudeatzen ikasteko psikologo edo psikiatra batengana joatea. Bigarrena da norberaren sintomez haratago joatea, modu komunitarioan aurre eginda egoerari; bizipenak taldean partekatzean zentratua, eta gaindimentsionatu gabe beldurraz jabetu. Beldurra sentsazio bat da, eta agertzen da egoera erreal bat arriskutsu hautematen dugunean, eta sentsazio hori izatea logiko eta normala da. Beldurra izan daiteke arrazionala eta irrazionala: irrazionalak paralizatu egiten gaitu; arrazionalak erne jartzen gaitu eta babesa ematen digu. Beraz, beldur arrazionala bada eta kontziente denean partekatuz gero, mobilizatzaile eta eraldatzaile bilakatzen da, eta horrek uxatu egiten ditu antsietatearen sintomak. Emozioei buruz ari gara, eta zaindu egin behar ditugu, gure bizitzaren agintea hartu 1ez dezaten.

Azkenean, eko-antsietatea-ri aurre egiteko erantzun eraginkorrena da psikologia komunitarioan oinarritzea. Horretarako, beharrezkoa da norberaren beldurrak eta bizipenak taldean partekatzea, eraldatzaileak diren antolakuntzetan parte hartu eta planifikatu estrategiak eraldaketa erradikalak lortu ahal izateko; hau da, sistema ekonomiko sozializatzailea eraiki, ekoizteko modu iraunkorra bultzatu, kontsumitzeko irizpideak aldatu, ondasunen pilatze eta banatzeko forma komunitarioak asmatu, hierarkiak desegin eta baita elkarrekin bizitzeko modu berriak sortzen saiatu. Horretarako, erdi-mailako klase garen autopertzepzioa gainditu egin beharko dugu; kontzeptu hori kapitalismoaren ispilatzea da gure klase kontzientzia desegiteko. Beraz, ez ahaztu langile klasea garela gehienok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak