Intsumisioa: bi ipuin eta hausnarketa bi

Zirkuko elefantearen ipuin ezagunarekin hasiko naiz; txiki-txikitatik mugitu ezin zuen hesolari lotuta hezi zuten. Askatzen behin eta berriro saiatu bazen ere, orduan kumea izanik, ezinezkoa gertatu zitzaion eta ezinezkoaren aurka ez egiten ikasi zuen. Hor jarraitzen du oraindik ere otzan-otzan, mantso-mantso, orduko hesola txikiari lotuta, ezinezkoa den uste irmoa bereganatua baitu.

Hor dago gakoa, ezinezkoa dela uste izate horretan. Hori sustraitu nahi dute gugan. Badugu erronka hezitzailea bai gurasook, baita irakasleok: noizbehinka hesolatik askatzeko duten trebezia horretan hezi behar ditugu.

Bada beste ipuin bat, bi igelena; irekitzen zegoen marmita batera jausi omen ziren. Bata ezinezkoaren etsipenari heldu eta bertan ito zen. Besteak, ezinezkoa zela ez zekienez, ekin eta ekin aritu zen, gurina gogortu eta bere burua salbu ikusi arte.

Horrela irudikatzen dut Bergarako intsumisio mugimendua; ezinezkoa zela ez zekitelako lortu zuten. Lorpen erraldoia, beraiek ere amesten ez zutena eta gizarteari ekarpen izugarria egin diona. Behar bezala aitortu ez dena eta bere balioan jartzeko gai izan ez garena. Intsumisioa tresna eraginkorra izan daitekeela erakusten digu orduko lorpenak. Eskerrik asko, kuadrilla!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak