Gertuko aberastasunaren suntsitzea, lanaren prekarizazioa, norbanakoaren ezereza, kontrola eta ahuldadea. Deseraiki berrabiarazteko. Gaixotasunaren medikuntza versus osasunerako medikuntza. Zientziaren manipulazioa eta manipulazioaren zientzia. Goobels-ek ere amestu ezin izan zuen ingeniaritza soziala. Eugenesiaren berpizkundea. Pentsamendu bakarra, diziplina eta akritikotasuna. Itzuliko ez den iraganari begira jarri etorkizuna ikus ez dezagun. Indarkerien areagotzea, emakumeen aurkakoaz gain; ni-gu ez dena onartu ezin!
Eta hemen, herri-lotsen multzora: Zubietan isil-isilik dioxina eta furanoa. Zaldibar ahaztua eta Joakin bertan. Suntsiketa eta txikizioa Angiozarren, Elorrion, Atxondon … Euskaltel-en antzera ez izana/ez izena ez duten auzolan zapuztuak. Gure Osasun Sistemak agerian utzitako ahuldadea. Euskal Hezkuntza Sistemak 12 urtez emaitza eskasak eman izana. Euskararen erabileran makalaldi luzea.
Lekutan geratzen ari dira herrien eta norbanakoen erabakitzeko eskubideak, pentsatzeko eta adierazteko askatasuna.
Post-it berdeak, agian, ez ziren egokienak oraingoan. Zutabe bakarrerako titular ugari. Mariano Ferrer faltan sumatzen dut!