Maren Belastegiri (Bergarako Sortu) erantzunez

Erabiltzailearen aurpegia Iñaki Arregi 2022ko uzt. 3a, 00:00

Euskadin egiten diren enpresa guztiek udalaren baimena behar izaten dute beren jarduera hasi aurretik. Valogreeneren kasuan, EH Bilduko alkateak baimena eman zion Bergarako Larramendi poligonoan ezartzeko. Orduan ez zegoen errauskailuaren mamurik. 

Ondoren, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak proiektua goitik behera aztertzen du. Erakundeko teknikarien lana da hori, eta parametroak, legediak, teknikoki baloratu beharreko guztia aztertu eta txostena egiten dute. Ingurumen Departamentuak esaten du ze jarduera mota den, eta ez du inondik inora esan errauskailua denik. 

Sortu eta bere inguruko sateliteek asmatutako gezurra mila aldiz esanda ere ez dute egia bihurtuko. Desinformazioa manipulatzeko nahiarekin ematen den okerreko informazioa da. 

Lotsagarria da alderdi politiko batek gezurrak eta manipulazioa erabiltzea populismoa egiteko eta EAJ-PNV gauza guztien errudun azaltzeko. Herri osoaren izenean hitz eginez eta Herri honen alde 40 urtetan eraikitakoaren aurka zabiltzate lau botoren truke. Tapia legea deitzen diozuenak ondo daki Sortuk ez duela zerikusirik Valogreene enpresarekin, enpresa pribatua baita. Lege hori administrazioak bultzatu eta sortutako beharrezko azpiegiturentzat bakarrik baita. 

Zaldibarko zabortegia zabaltzeko baimena ere Bilduko alkateak eman zuen eta argi dago zabortegi horien eredua amaitu dela betirako.

"Zabor kudeaketa jasangarria", diozue gutunean. Atez ateko zabor bilketaren alde egin zenutenean, zabortegien alde zineten. Eta orain, Herriaren erabakitzeko eskubideaz ari zarete? Orduan, Herriaren aurrean inposizioa besterik ez zenuten egin atez ateko sistemarekin. Sortu ez da inor EAJ-PNVri lezioak emateko eta ez du EAJk Bergarako alkatea epaitegietara eramateko mehatxurik egin, alkatea bera sartu da kontradikzioetan eta epaitegien esku geratzeko arriskuan. 

Bergarako EAJ-PNVk argi utzi nahi du Sorturen desinformazio eta mehatxuen aurrean beti defendatuko dugula informazioa eta herri eraikuntza, azken 40 urteetan egin dugun bezalaxe.

----------

Iñaki Arregi

Bergarako EAJ-PNV

Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak