Zutitu eta alde egin!

Lau urte gogor pasa eta gero, S.D. Eibar bigarren mailara igo zen, 2013. urteko ekainaren 30ean. Helburua erdietsi zuten. Hainbat ospakizun izan ziren, Gipuzkoan, armaginak merezi zuten lekura itzuli zirelako.

Baina, hori nahikoa ez eta, 2014. urteko maiatzaren 25ean, estatu espainiarreko gorengo futbol mailara egin zuten jauzi. Kirol emaitza paregabea lortu zuen Eibarrek; zinez, zoriontzekoa. Erakutsi zuten, gogoz eta ilusioz jardunda, badela posible aurrekontu handiagoko taldeei irabazi eta horien aurretik sailkatzea. 

Sailkatzea lortu bazuen ere, iragan udara luze egin zitzaien eibartarrei, LFPk hainbat eskakizun egin zien-eta; kapitala bikoiztea, esaterako. Beste aukerarik ez zegoenez, baldintza guztiak bete zituen Eibarrek. 

Aurreko udaran ez bezala, pasa den igandeko partiduaren ostean, bazegoen aukerarik kazetari lotsabako batzuen jarreraren aurrean zer egin erabakitzeko: hautu egokia hartu zuen Gaizka Garitanok, Eibarreko entrenatzaileak. 

Egoki jokatu zuen, ez dagoelako ulertzerik, 2015. urteko apirilaren 26an, munduko ligarik onena deritzenean, euskaldunok euskaraz egiteak nola ematen dien horrenbesteko nazka eta higuina hainbat espainiarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak