"Emaitza azkarrena edo onena"

Egungo gizarte honek, guk askotan aurre egiten jakin gabe...

... guztia presaka egitera gonbidatzen gaitu: kotxea azkar gidatu, janaria prestatuta erosi, ariketa fisikoa egiten hasi berritan kilometroa korrika lau minutu azpitik egin…

Kirolean, pseudoprofesionalizazioa indar handia hartuta dago gure inguruan azken hamarkadan. Horrek ez du zertan txarra izan, kirolari horiek ariketa fisikoa egingo dutelako euren lan saioetan. Hala ere, aurretik aipatutako testuinguruko lan-saio horiek hein batean arriskutsuak izatera bideratuta daude, emaitzak aurreko egunean ikusi nahi ditugulako, eta ez aste, hilabete edo urte batzuen buruan. 

Herrian mendi lasterketa antolatu dute; ez dut inoiz aldapetan antxintxika egin, baina parte hartu gura dudanez, eta gorantz oso azkar ezin naizenez joan, goitik beherako guztietan ahalik eta azkarren joango naiz. Eskalatzen hasi naiz eta teknikoki ez dut askorik menperatzen, baina urteak daramazkienak atzamar estentsioak egiten ditu eta izugarrizko nibela dauka; kopiatu egingo diot. 

Praktika horiek entrenamenduetako lan-kargak gure gaitasunen gainetik jartzera eraman gaitzakete, eta lesionatzea erraztu. Lesioak, betiere larritasunaren arabera, gure kirol praktika uztera eraman gaitzake, jarri dugun gogo eta denbora alferrik galduz. 

Lesionatzeak edo min hartzeak ez du beti lana gaizki egiten duguna esan nahi, kontua da zentzua erabili behar dugula beste kontu askotan edo guztietan bezala. 

Gogoan izan behar dugu telebistan agertzen diren kirolariak –berdin dit Mireia Belmonte edo Usain Bolt– ez direla gure eredu izan behar lan egiteko orduan, euren lan kargak beraientzako prestatuta baitaude eta ez guretzako. 

Beraz, ariketa fisikoa egin eta entrenatu behar baduzu maila gorenera iristeko izan dadila.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak