'Marco' filma Iparraldeko zinemetara iritsiko da maiatzaren 14an

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego

'Marco' filmaren une bat.

Asteazkenetik aurrera, Marco filma Ipar Euskal Herriko zinema aretoetara iritsiko da. Lehen astea Baiona, Biarritz, eta Donibane Lohizuneko zinemetan izango da ikusgai, baina hurrengo asteetatik aurrera, beste herri batzuetara ere zabalduko da.

Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako Marco filma, bihartik aurrera Frantziar estatuko 140 areto baino gehiagotan erstreinatuko da. Horietatik 28 Parisen egongo dira, baina filma Iparraldeko hainbat aretotan ere helduko da.

Marco ikusgai egongo den aste honetan filmaren lantaldea Donibane Lohizunen eta Getarian izango da pelikula aurkezten eta ikuslegoarekin solas egiten. Apirilean Baionan egin zuten aurrestreinaldian, publikoaren harrera beroa jaso zuen eta estreinaldiaren ondoren, bide beretik jarraitzeko asmoa azaldu du filmaren lantaldeak.

Nazioarteko ibilbidea

Filmak 200.000 ikusle baino gehiago bildu ditu orain arte zinema-aretoetan, eta nazioartean ere ibilbide oparoa izan du. Veneziako Zinema Jaialdian estreinatu ondoren, 45 jaialdi internazionaletan hautatua izan da, hala nola Donostiako Zinemaldian, BFI London, Vancouver, São Paulo eta Moskuko zinema-jaialdietan, filmaren eragin eta oihartzun globalaren erakusleiho. Marcok 15 sari jaso ditu, horien artean bi Goya sari.

Datozen hilabeteetan, filma Italian eta Grezian ere estreinatuko da zinema areto komertzialetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak