Bi Goya 'Marco' filmarendako

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego

Eduard Fernandez eskuetan Goya saria duela.

Aktorerik onenaren saria Eduard Fernandezentzat izan da, Aitor Arregiren eta Jon Garañoren obran egindako lanagatik; makillaje onenaren saria ere irabazi dute. 

Marco Moriarti zinemagile hirukotearen filmak ere bi sari irabazi ditu. Eduard Fernandez kataluniar aktoreak gizonezko aktore onenaren saria eraman du gipuzkoar zuzendarien filmean Enric Marcorena egitearren. CNTko idazkari nagusia izan zen Marco, eta Flossenbürgeko kontzentrazio esparruan egon zelako istorio faltsua zabaldu zuen.  

Karmele Solerrek, Sergio Perez Berbelek eta Nacho Diazek makillaje eta ile-apainketa onenaren Goya saria irabazi dute film horretan bertan egindako lanari esker. Solerren bigarren Goya saria da, 2012an La piel que habito filmagatik irabazi zuenaren ondoren.

Euskal saritu gehiago

Izan dira Euskal Herriko saritu gehiago. Alberto Iglesias konpositore donostiarrak bere hamabigarren Goya saria jaso du La habitación de al lado filmeko soinu bandagatik, eta zazpigarrena irabazi du Portugaleteko Ivan Miñambresek Semillas de Kivu film laburragatik. Nafarroako Gobernuak finantzatutako Cafune animaziozko film laburra ere garaile izan da bere sailean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak