Sebastiane sariak 25 urte beteko ditu aurten

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2024ko ira. 3a, 12:29

Sebastian sariaren aurtengo kartela.

Mende laurdena igaro da Gehitu elkartearen baitan Sebastiane saria sortu zenetik, eta data biribil hau ospatzeko, aurten, egitarau berezi eta indartu bat antolatu du elkarteak. 

Cesc Gay zinemagilearen Krámpack izan zen lehena, eta Esti Urresolaren 20.000 especies de abejas, orain arteko azkena. Bi film ezagun hauen artean 23 saritu gehiago izan ditu Sebastiane sariak, eta guztia "homosexualitatearen errealitate soziala”  zabaldu eta ezagutzera emateko. 25 urte hauetan sariak, gizarteak bezala, bere bilakaera izan du. 2013an Gehituk Latinoamerikako filmei sari propio bat eskaintzea erabaki zuen, Sebastiane Latino izenpean. Ordutik, hamabi lan saritu dituzte, eta Baby filma da aurtengo irabazlea.

Donostia Zinemaldiaren 72. edizio honetan, hamalau pelikula daude Sebastiane saria eskuratzeko lehian eta Gehituko kideez gain, Eneko Sagardoy eta Anna Castillo aktoreek erabakiko dute zein film saritu.

Mende laurdena

Aurten 25. pelikularen txanda izango da, eta urteurren hau ospatzeko asmoarekin, 2017an saria eskuratu zuen 120 battements par minute filmaren emanaldi berezi bat egingo dute hilaren 22an, Principe zinema aretoetan. Emanaldia are bereziagoa izan dadin, filmaren zuzendari Robin Campillo eta Nahuel Perez aktore protagonista zinema aretoan izango dira.

Sariaren arduradunek iragarri duten bezala, hau ez da izango urtebetetze biribil honek izango duen sorpresa bakarra. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak