Donostia Zinemaldiak udaberrian iragarri zuen Cate Blanchett aktore eta ekoizleak zinema jaialdiaren ohorezko aitortza nagusiena jasoko zuela 72. edizioan. Gaur, aldiz, Jose Luis Rebordinosen lantaldeak iragarri du aurtengo Zinemaldiak beste protagonista handi bat izango duela. Pedro Almodovar zuzendari, gidoigile eta ekoizleak jasoko baitu bigarren, eta azken, Donostia saria.
Garaikurra banatzeko ekitaldia irailaren 26an egingo da Kursaal Jauregian, eta ekitaldiaren ondoren Almodovarren azken filma eta Veneziako urrezko lehoia eskuratu berri duen The Room Next Door pelikula proiektatuko dute.
Aipaturiko pelikula zuzendari espainiarrak ingelesez egin duen lehendabizikoa da, eta Tilda Swinton eta Julianne Moore aktoreak ditu protagonista. Hain zuzen ere, Swintonek emango dio saria zuzendari famatuari.