Dudarik gabe Cate Blanchett aktore eta ekoizleak izango da aurtengo Donostia Zinemaldiaren protegonistetako bat. Gaur jakitera eman denez, Blanchetek 72. Zinemaldiaren Donostia sarietako bat jasotzeaz gain, zinema galdiaren irudia ere izango da. Australiako aktore ezaguna da Zinemaldiaren kartel ofizialeko protagonista; José Luis Lanzagorta diseinatzaile grafikoak sortu du irudia, Gustavo Papaleoren argazki batetik abiatuta.
Ibilbide oparoa
Blanchettek bi Oscar sari, Veneziako bi Volpi Kopa, lau Bafta sari, lau Urrezko Globo, eta ohorezko César eta Goya bana ditu, eta lehen mailako zuzendari askorekin lan egin du, besteak beste, Martin Scorsese, Steven Soderbergh, Steven Spielberg, David Fincher, Ridley Scott... Albisteak bertaratuko kazetarien txaloak piztu ditu. Argitu beharra dago Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariak ez duela argitu Blanchettek noiz jasoko duen Donostia saria.
Bardem lehen egunean
Kontuan izan behar dugu Javier Bardemek ere jasoko duela Zinemaldiak banatzen duen ohorezko garaikur nagusia. Bardemek iaz Hollywoodeko aktoreen greba zela eta jaso ezin izan zuen saria hartu, eta dena ondo bidean, madrildarrak irailaren 20an, inaugurazio ekitaldian, jasoko du Donostia saria.