Jaione Camborda Zinemaldiko Epaimahai Ofizialaren buru

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2024ko ira. 17a, 14:51

Jaione Camborda iazko Zinemaldian.

Donostiar zuzendaria, iaz 'O corno' filmari esker Urrezko Maskorra irabazi ondoren, aurtengo epaimahai ofizialaren burua izango da. Cambordak filma epaitzeko lanean Leila Guerriero, Franz Kranz, Christos Nikou, Ulrich Seild eta Carole Scotta izango ditu lagun.

Euskal herritar batek gidatuko du aurten Euskal Herriko zinema jaialdi garrantzitsueneko epaimahai nagusia, Donostia Zinemaldiaren 72. edizioko Sail Ofizialeko epaimahaiburua Jaione Camborda donostiarra izango baita. Cambordak Galizieraz filmatutako O Corno lanarekin irabazi zuen garaikurra iaz, eta aurten berak izango du saria nori eman erabakitzeko ardura nagusia.

Zinemaldiak gaur ohar bidez jakinarazi duenez, O corno filmaren zuzendariaz gain, epaimahaia osatuko dute Leila Guerreiro idazle eta kazetari argentinarrak, Franz Kranz estatubatuar aktore eta zuzendariak, Christos Nikou greziar zinemagileak, Ulrich Seild austriar zinemagileak eta Carole Scotta frantses ekoizleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak