Elena Iruretarentzat izango da aurtengo Zinemira Saria. Aipatutako saria Euskal Zinemaren galan banatzen du Donostia Zinemaldiak eta EPE-IBAIA ekoiztetxe elkarteak, euskal zinemaren pertsona, programa edo erakunde nabarmen baten ibilbidea sarituz.
Aktore zumaiarrak hogeita hamar film baino gehiagotan lan egin du. Horietako asko euskarazko zinemako lan garrantzitsuenak izan dira: 'Aupa Etxebeste!' eta 'Aupa Etxebeste!', 'Zorion Perfektua', 'Urte berri on, amona', Igelak...Film ezagun horiez gain, Aitor Gabilondok sortutako 'Patria' telesailean Bittori gorpuztu zuen. Azken lan honi esker, Iruretak, Platino eta Feroz sari bana eskuratu zituen.
Ibilbide oparoa
Ospea eman dioten, zinema nahiz telebistan, egindako aktore lanez gain, gidoi idazketan ere egin du lan Iruretak. Horren adibide da Kontxu Ordriozolarekin batera idatzitako 'Ama, begira ezazu' antzezlana, eta 'Hau da A.U.' eta 'Beni eta Marini' telesailak. Bi lan hauetan gainera, gidolari lanak egiteaz gain, Aizpea Goenagarekin batera zuzendu ere egin ditu.