'Marco' filmak badu kartel ofiziala

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2024ko ira. 10a, 12:51

'Marco' filmare kartela.

Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako 'MARCO' filma Veneziako Zinemaldian aurkeztu berri da, kritikarien eta ikusleen harrera bikainarekin. 

Filmak Donostia, Londres eta Vancouverreko zinemaldietan zehar egingo duen nazioarteko ibilbideari jarraipena emango dio, baita laster iragarri ahal izango dizkizuegun beste aukeraketa batzuei ere.

Arregik eta Garañok thriller dramatiko bat zuzentzen dute, Eduard Fernandez protagonista duena. Enric Marcoren benetako pertsonaiari bizitza ematen dio, Flossenbürgeko kontzentrazio-esparrutik bizirik atera zenaren itxura egiteko bere biografia faltsutu zuen gizonari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak