Kepa Errastik bi izendapen eta Aitor Borobiak bat Besarkada Sarietarako

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2024ko abu. 27a, 18:27

Euskal Aktoreen Batasunak (EAB) bi urtean behin egiten duen aitortzaren sari banaketa urriaren 2an izango da, Bilbon. Errasti aretxabaletarra eta Borobia bergararra antzerki emanaldi onenaren sarirako daude izendatuak eta zinemako interpretazio onenaren saria lortzeko lehian ere bada Errasti.

Euskal Aktoreen Batasunak XX. Besarkada Sarien izendatuen berri eman du. Sariketa horrek afiliatuek hautatzen dituzten lankideen interpretazio lanak nabarmentzen ditu antzerki, telebista eta zinema arloetan. Izendatuen zerrenda 365 afiliatu profesionalen artean egindako lehen bozketa baten ondorioz erabaki da.

Hemezortzi izendapen izan dira eta debagoiendarrek horietako hiru jaso dituzte: Errastik bi eta bat Borobiak. Antzerki emanaldi onenaren sarirako izendatu dute berak ekoizten duen Posdatarik gabeko gutuna lanarengatik (Xake Produkzioak) eta zinemako interpretazio onenaren sarirako Paul Urkijoren Irati filmean antagonista maltzurrari  bizia emateagatik. Borobia izendatzeko, ostera, Festen (Teatro Arriaga y La dramática Errante) lana hartu dute aintzat.

Sari banaketa ekitaldia urriaren 2an izango da Bilboko Campos Eliseos Antzokian.

Izendapen guztiak

ANTZERKIA

Hauek dira antzerki emanaldi onenaren saria lortzeko lehiatzen diren emakumezko aktoreak:

  • Olatz Ganboa, Festen. Producción del Teatro Arriaga y La dramática Errante.
  • Aitziber Garmendia, El color de la leche. Tanttaka Teatroa.  
  • Garbiñe Intxausti, Forever. Kulunka

Hauek dira antzerki emanaldi onenaren saria lortzeko lehiatzen diren gizonezko aktoreak:

  • Iñigo Aranburu, Nunca he estado en Dublín. Tentazioa.
  • Aitor Borobia, Festen. Producción del Teatro Arriaga y La dramática Errante.
  • Kepa Errasti, Posdatarik gabeko gutuna. Xake produkzioak

TELEBISTA

Telebistako interpretazio onenaren saria lortzeko lehiatzen diren emakumezko aktoreak:

  • Itziar Atienza, Entrevías. Mediaset España para Telecinco
  • Aitziber Garmendia, Muertos S.L.  Movistar Plus+
  • Itziar Ituño, Detective Touré. EITB / RTVE

Telebistako interpretazio onenaren saria lortzeko lehiatzen diren gizonezko aktoreak hauek dira:

  • Josean Bengoetxea, Balenciaga. Disney+
  • Koldo Olabarri, Bellas Artes. Movistar Plus+
  • Gorka Otxoa, Machos Alfa. Netflix

ZINEMA

Zinemako interpretazio onenaren saria lortzeko lehiatzen diren emakumezko aktoreak:

  • Edurne Azkarate, Irati.
  • Ane Gabarain, 20.000 especies de abejas.
  • Patricia López de Arnaiz, 20.000 especies de abejas.

Zinemako interpretazio onenaren saria lortzeko lehiatzen diren gizonezko aktoreak:

  • Kepa Errasti, Irati.
  • Martxelo Rubio, 20.000 especies de abejas.
  • Eneko Sagardoy, Irati.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak