Arregi eta Garañoren 'Marco' filmak itxiko du Donostiako Zinemaldiko Perlak saila

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2024ko abuztuaren 21a

Aitor Arregi eta Jon Garaño zinema-zuzendarien film berria Veneziako 81. zinemaldian estreinatu ostean, zinemaldiaren azken egunean, irailaren 28an estreinatuko dute lehiaketatik kanpo.

Veneziako Zinemalditik igaro ostean, Aitor Arregi eta Jon Garañoren Marco filma izango da ikusgai Donostiako Zinemaldian. Lehiaketatik kanpo botako dute eta Belodromoan izango da ikusgai, irailaren 28an.

Thriller dramatikoa da eta Enric Marcoren benetako istorioa kontatzen du pelikulak: bere biografia faltsutu eta Flossenbürgeko kontzentrazio-esparrutik bizirik atera zelako plantak egiten ditu Marcok.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak