'Azul' pelikula: musika eta bizitza

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2024ko uzt. 27a, 09:00

Duela 30 urte pasatxo, Kieslowski zuzendari poloniarrak Frantziako banderaren hiru koloreak erabiliz eta askatasuna, berdintasuna eta
adiskidetasuna hitzak kontuan hartuta Azul, Blanco eta Rojo filmak burutu zituen. Trilogia ederra. Orain, zinema-aretoetan bueltan daude, ikuslearen gozamenerako.

Azul filmaren protagonistak senarra eta alaba galtzen ditu auto istripu baten ondorioz. Bakarrik geratzen da munduan eta momentu horretara arte eramandako bizitza apurtzea eta jendearengandik aldenduta bizitzea erabakitzen du. Baina musikaren laguntzarekin konturatzen joango da hori ezinezkoa dela, eta lehengo bizitzaren osagai eta pertsona batzuekin batera posible dela bizitza berri bat eraikitzea.

Azul film liluragarria da, hainbat arrazoirengatik: alde batetik, Juliette Binocheren interpretazioagatik eta kamerarekin duen harreman magikoagatik; beste alde batetik, irudien urrezko koloreak urdin kolorearekin batera sortzen duen edertasunagatik; eta, azkenik, musika eta soinua erabiltzeko moduagatik. Horren adibide izan daiteke filmaren hasierako istripuaren eszena. Haurraren aurpegia, autoa errepidean, autoaren egoera kaskarra, errepidean dagoen gaztea, iruditik kanpo gertatzen den erabilera... Osagai guztiek balio dute patuaren pisua antzemateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak