Bidaia luzatzen doan neurrian, bidaiaren benetako helburua argitzen joango da. Bidaian gorabehera desberdinak bizi izango dituzte eta bidean topatuko dituzten pertsonaien bitartez ezagutzen eta gerturatzen joango dira bi protagonistak.
Duraren lanak bidaietako filmen ezaugarriak ditu. Bidaia fisikoak autoan egiten dituzten orduak eta kilometroak– pertsonaien bidaia barnekoia eragiten du. Pájaros nahiko ezaguna egiten zaigu. Egia da
intriga eta ikuslearen arreta mantentzeko datu batzuk istorioaren zehar ezagutzen joango garela, baina ikusten dugunak ez digu ezer berririk kontatzen edo sakontasun berezirik sortzen.
Filma arazorik gabe ikusten da. Javier Gutierrez eta Luis Zahera aktoreek ederki islatzen dute pertsonaien izaera, eta ondo moldatzen dira komedia eta alde sentimentalarekin jokatzerakoan. Baina nahiz eta Pájaros ondo ikusten den filma izan, ez du arrasto berezirik uzten.