30 urtez pelikularik grabatu gabe egon ondoren, gure zinematografiako ahotsik autoral, enigmatiko eta talentudunenetako bat kameren atzean jarri da berriro. Zuzendari karrantzarra, oraingo honetan, pelikularik gabeko zinemagile baten hondoratzean murgiltzen da Cerrar los ojos lanean.
Bitxia da Ericek proposatzen duen bidaia, isiltasun eta elipsez betea dago bere ibilbidea eta badirudi iragana arakatu nahi ez duen munstro handi bat dela. Bidaia horretan baina, badirudi Mikel Garayren pertsonaia bere iraganetik askatzen dela, edo irekiago dagoela bere memoriarekin berriz elkartzeak dakarrenarekin. Baina orokorrean, pertsonaiek ez dute atzera begiratu nahi, ahaztu beharreko film bat izango balitz bezala. Erice maisuak gainera kontakizuna zinema-areto baterantz gidatzen du.
Hasiera batean norabide zehatzik ez duen ihesaldi baten tankera duen film honek, laster finkantzen du bere norabidea edo bilaketa. Protagonistak aspaldi iraganaren behelainoan galdutako laguna topatuko du. Duela urte mordoa filmazio baten erdian arrastorik utzi gabe desagertu zen aktorea (José Coronado).
Garay protagonistak laguna topatu nahi du, baina ez da kapaz bere iraganari aurre egiteko. Julio aktoreak memoria galdu omen du eta ez da ezertaz gogoratzen. Eta hare alaba den Ana Torrent aktoreak aspaldi egin zion uko iragana arakatzeari. Cerrar lo ojos filmean hiru pertsonaiek euren iragan komunari aurre egin beharko diote, etorkizun bat nahi baldin badute.
Istoriak istorioen barruan, mamuak, beldurrak... eta guztiaren atzean zinema, beti zinema.