Oinordekotzaren pisua

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2023ko ira. 28a, 12:13

'Le successeur' filmaren prentsaurrekoa.

2017an Zinemaldian Publikoaren Saria eskuratu ondoren, aurten Xavier Legrand Le successeur filmaren etorri da Donostiara, oraingo honetan, Urrezko Maskorra lortzeko asmoarekin.

Moda desfile ikusgarri batekin hasten da Le successeur filma. Tramak moda diseinatzaile famatu baten azalean kokatzen du ikuslea. Elias Parisen bizi da, eta, bat-batean, aita hil zaiola jakingo du.  Sorterrira bueltatu beharko da, Montrealera, aitaren hiletaz eta jabetzez arduratzeko. Bidaia horren aurretik, Legrandek argi lagatzen du pertsonaia nagusia herentziarekin, genetikoa batik bat, obsesionatua dagoela. 

Badirudi aitarekin zuen harremana ez zela batere ona eta harekin izandako edozein konexio apurtzen saiatzen da Elias. Filmak baina beste erro batetik eroango du diseinatzailea eta, berak nahi ez arren, aitaren bide bera hartu ez ezik, egoera okertu du. 

Kontakizuna erabat apurtzen duen gertaera horren ostean, gidoia korapilatu egingo da, ia absurdora iritsi arte eta horrek, filmak zilegitasuna galtzea ekarriko du. Pelikulari sakontasuna falta zaio, protagonistak eragindako bortizkeriaren atzean egon daitekeena arakatzeko.  Filma biribila ez den arren, Kursaalak hartu zuen estreinaldian jende gehientsuenaren onespena txalo bidez jaso zuen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak