Amodioaren "B aldea"

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2023ko ira. 27a, 09:34

'Un amor' filmaren lantaldea.

Isabel Coixet zuzendariak lehiaketa ofizialaren parte den Un amor filmean emakume baten desira eta infernuetara erorikoari buruzko drama neorrural bat aurkeztu digu. Eleberriari oso leiala zaion lana da, eta filmeko aktoreen lana nabarmentzekoa da.

Nat bere bizitzatik ihes egin nahi duen emakumea da. Hiria uzten du, lanaren zati bat, lagunak, bikotekidea... dena. Eta landa inguruan babesten da, herri galdu batean. Bertan, egoera eskasean dagoen etxe bat alokatu, inork nahi ez duen txakur bat adoptatu eta hutsetik hastea erabakitzen du. Baina arazoetatik aldendu arren, herri txiki batean bizitzea ez da horren erraza. Botere-dinamikak nonahi daude, baita landa-bizitza idilikoan ere. Eta horiekin batera, genero-desberdintasuna eta klase-desberdintasuna ere. Istorioak katigatze, desio eta aurrera ihes egiteko espiral batean sartzen du ikuslea, non pertsonaia nagusiaren norabidea ez den dagoen argi, nahiz eta egiten duen gauza bakoitza ulertu.

Herrikide batekin sexuan oinarritutako erlazio bat eraikiko du Natek, baina hasieran desiraren esplorazioa dirudien hori Naten obsesio bihurtuko da. Natek, berak uste ez duen arren, norbait maitatzeko beharra dauka, eta nola ez, maitasun hori berak ere sentitu nahi du, horrek ematen baitio segurtasuna eta bizitzeko gogoa.

Un amor maitasun eta desioan zentratzen da, baina gizonekiko harremenak erabiltzen ditu bi sexuen arteko desorekak xehetzeko. Horretarako herrikide dituen lau gizonezkoez baliatuko da maskulinitate mota ezberdinak arakatzeko. Laia Costak sufritu, maitatu, gorrotatu... denetik egingo du film honetan, eta Hugo Silva, Luis Bermejo eta Hovik Keuchkerian aktoreen pertsonaiek muturrera eroango dute arazoak atzean utzi nahi dituen Nat protagonista. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak