Donostia-Gipuzkoa Film Commission-en Aipamen Berezia 'Balenciaga' telesailarendako

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2023ko ira. 27a, 14:17

Donostia-Gipuzkoa Film Commissionek saritu dituen lantaldeak.

Bigarren urtez, Donostia-Gipuzkoa Film Commission-ek Donostian eta Gipuzkoan filmatutako ikus-entzunezko bati Aipamen Berezia eman dio. Aurten, Moriartik aurrera eroan duen Balenciaga telesaila saritu gura izan dute, Gipuzkoako lurraldean ia hiru hilabete iraun duen filmazioagatik. 

Oraindik estreinaldi zehatzik ez duen Balenciaga telesailak jaso du lehen saria. Maialen Beloki Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren zuzendariordeak, Marta Nieto zinema zuzendariak eta Yon González aktore bergarrak osatutako epaimahaiak sei ataleko produkzio hau Gipuzkoan grabatu izana saritu nahi izan dute. Balenciaga telesaila Disney-ren jatorrizko produkzioa da, eta Moriartiren lanetan ohikoa den bezala Jon Garaño eta Jose Mari Goenagaz gain Aitori Arregi oñatiarra ere bada lan honen zuzendaria. Hiru zuzendariez gain, aipatzekoa da Irusoin ekoiztetxeak egindako lana. 

Aipamen Berezia, 3.000 euroko diru-laguntza duena, José María Goenega zuzendariak eta Xabier Berzosa ekoizleak jaso dute. Biek pozik hartu dute aipamena, eta eskertzan, "tokiko talentuaren  maila artistiko eta teknikoa" azpimarratu gura izan dute. Goenagak aipatu duenez, azken urteetako produktuak ikustea besterik ez dago euskal produkzioen maila ikusteko.  

Erronka handia

Disneyren produkzio hau ez da ahuntzaren gauerdiko eztula izan. Sei atalak sortzeko 90 dekoratu eraiki behar izan dituzte, produkzioak 100 pertsona baino gehiago izan ditu eta hamazortzi astetako filmazioan 4.000 figurante izan dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak