Besteak beste Se7en, Zodiac eta The Social Network filmen zuzendariaren azken proposamena aurreko Veneziako zinema-jaialdian lehiatu zen. The Killer Alexis Nolenten (Matz) izen bereko eleberri grafikoan oinarrituta dago, Luc Jacamonek ilustratu du eta Michael Fassbender du protagonista. Hiltzaile baten istorioa kontatzen du: zorigaiztoko istripu baten ondoren, aurre egingo die bere nagusiei, bai eta bere buruari ere, bere ustez pertsonala ez den nazioarteko jazarpen batean.
Erik Messerschmidt argazki-zuzendariak aurkeztuko du filma Victoria Eugenia antzokian, larunbatean.