Chastain ostera Zinemaldian

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2023ko irailaren 25a

Jessica Chastain Donostiara iritsi den unea.

Donostiak Jessica Chastain maite du, eta badirudi aktoreak ere Zinemaldia maite duela. Iragarrita ez zegoen arren, Rebordinosek duela egun pare bat argitu zuen aktore estatubatuarra Donostian izango zela Memory filma aurkezteko. 

Espero baino ordu laurden bat beranduago iritsi da Jessica Chastain Donostiara. Maria Cristina Hotelaren sarrera jendez betea zegoen eta aktoreak bere zaleak oso pozik laga ditu, hara eta hona ibili baita autografoak sinatzen eta argazkiak ateratzen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak