Carla Simonek gaur jaso du Espainiako Zinematografia Saria Donostia Zinemaldiaren baitan. Bi film besterik gauzatu ez dituen arren (Verano, 1993 eta Alcarràs), lan horiek izandako oihartzunari esker zuzendari kataluniarrak zinemaren historiaren parte izatea lortu du. Horrela, Berlinaleko Urrezko Hartza lortu ostean, Espainiako Kultura ministerioak etorriko diren ekarpenei bultzada eman nahi izan die sari honekin.
Sari banaketa Elena López Riera eta Meritxell Colell zuzendariek aurkeztu dute, eta Miquel Iceta Kultura eta Kirol ministroak omenduari buruz hitz egin du: "Bi film luzerekin zinema berriaren historia zara".
Simon bere eskertzan emakumeetaz gogoratu da: "Eskerrik asko nire eta beste askoren izenean, zinema berreskura genezakeela erakusteagatik, geure erara egin genezakeela, gure lurretara eraman genezakeela, gure jende, azentu eta hizkuntzetara. Ziur nago zure ondoren herriko neskato batek ere ez duela pentsatuko filmak egitea ezinezkoa denik ", eta gehitu du "ahultasun partekatuan, indartsuagoak gara".
Txalo zaparrada batekin amaitu da Tabakalerako Prisman egin den ekitaldia.