Donostian da Juliette Binoche

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2022ko ira. 17a, 18:35

Juliette Binoche Maria Cristina hotelaren atarian.

70. Zinemaldian emango den lehen Donostia saria iritsi da. Aktore frantsesak Maria Cristina hotelaren aurrealdean zeuden zaleengana gerturatu da, eta hainbat autografo sinatzeaz gain, zenbait argazki ere ateri ditu eurekin. 

Juliette Binochek jasoko du aurtengo Zinemaldian emango diren bi Donostia sarietako lehena. Egia da espero zena baino apur bat beranduago iritsi dela Maria Cristina hotelera, baina zaleek txalo artean hartu dute 70. Zinemaldi honetako protagonistetako bat den zinema izarra. 

Aktorea argazkilarien aurrean geratu da lehen bizi, eta ostean, zaleengana gerturatu da.  Ez da gehiegi entretenitu, eta autografo nahiz argazki batzuen ostean, arin sartu da hotelera. 

Frantziarrak bihar gauean jasoko du Kursaalean Zinemaldian ematen duen ohorezko sari gorena. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak