69. Donostia Zinemaldia zapatu honetan amaituko da Kursaalean egingo den itxiera galarekin. Orduan ezagutuko da Dea Kulumbegashvili zuzendari georgiarra buru duen epaimahaiak hartu duen erabakia. Baina mometuz, behin eta berriro errepikatzen den galderak ez dauka erantzunik.
Zein filmek irabaziko du Urrezko Maskorra? Egia da askotan zurrumurruak entzuten direla han-hemenka, baina aurten ez da horrelakorik gertatu. Aitor Arregi buru duen Zinemira saileko palmaresa ere misterio bat da. Dena den, palmaresak ez du maila altua izan duen 69. Donostia Zinemaldian ikusi eta gozatutakoak aldatuko.
Amaiera bizia
Zinemaldiari agur esateko lana Danile Mozon zuzendariaren Las leyes de la frontera filmari tokatu zaio. Azken pelikula hau baina ez da lehiaketa ofizialaren parte izan. Filma Javier Cercas idazlearen egokitzapen bat da, eta bertan, Nacho Cañas ikaslearen udako istorioa kontatzen du. Gaztea Gironan bizi da, eta kosta egiten zaio ingurura moldatzea. Egun batean, lagun berriak egiteko bidean, gaizkile batzukein egingo du topo eta hortik aurrera aspegarria zirudien uda, goitik behera aldatuko zaio.
Monzonek adierazi duenez Las leyes de la frontera filmarekin garai bateko zinema kinkia omendu gura izan du. Egia da filma entretenigarria dela, eta Zinemaldia agurtzeko aukera aproposa dela, baina zinema kinkiari egindako errefentzia gehiegitxo iruditu zait.