Chastain urrezko maskorraren bila

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2021ko ira. 24a, 21:08

Jessica Chastain alfonbra gorrian.

Sail Ofizialak gaur Hollywoodeko izar baten lana hartu du. Jessica Chastainek 'The eyes of Tammy Faye' aurkeztu du eta aktorearen famak bere lana eklipsatzea lortu du. Sail Ofizialrean, baina lehiaketatik kanpo, Amenabarrek 'La fortuna' telesaila aurkeztu du. 

Benetako gertakari eta protagonisten bizipeneta oinarritzen da The eyes of Tammy Faye pelikula. Maitasuna eta oparotasuna ziren haien prediku nagusi zituen bikotearen (Jessica Chastain eta Andrew Garfield) bizitzak gainbehera egingo du. Ikuslea laster konturatuko da bikote protagonistaren hitza iruzurra baina ez direla. Horrelakoetan, gehiegitan gertatzen den bezala, finantza iruzur eta eskandalu artean amaitzen dute protagonistek.

Chastainek azaldu du ez zekiela noiz filmatu ahal izango zuen, eta zazpi urte eman zituen Faye aztertzen, ahalik eta lan fidelea egiteko. Haren bizitzan sakontzen joan zen heinean, erokeria zirudiena "koherentea eta egiazkoa" zela konturatu zen. Chastain, ekoizle paperean murgilduta, film honetan, ia ezinezkoa den arren, ahalik eta kontakizun errealena erakutsi nahi izan duela azpimarratu du.

Estatubatuarrak ere onartu du pertsonaia lantzea ez zaiola erraza egin. Pertsoaiaren Minnesotako azentua lortzea eta bere ahotsa imitatzea erronka zailak izan dira, "hitz egitean, tonua oso altua da, Betty Boopena bezala. Kantantzean aldiz oso sakona". Aktorearen lana oso ona da baina Donostian bere lana baino, bera izan da eguneko protagonista.

Amenabarren 'La Fortuna' telesaila

Alejandro Amenabar zinemagilearen lehen telesaila da La Fortuna. XIX. mendean Atlantiko itsasoko uretan hondoratu zen fragata espainiar baten aurkikuntzaren osteko auzia da istorioaren bizkarrezurra.

Amenabar aktore ospetsuez inguratu da telebistarako sortu duen proiektu honetan. Aurkezpenean argazkilarien flash gehienak Stanley Tuccik bereganatu dituen arren, Karra Elejalde gatzagarrak ere telesailean parte hartu du. Elejaldek onartu du, bere ingelez maila ez dela apartekoa eta horrek bere lana zaildu duela. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak