Jackie (2016) filmean jada egin zuen bezalaxe, non Jacqueline Kennedyren irudira hurbildu zen, Spencer pelikulan emakume ikoniko batengan jarri du arreta berriz ere Larraínek. Kristen Stewartek Diana Spencerrena egin du, eta Jack Farthingek, berriz, haren senar Charles printzearena; Timothy Spall, Sean Harris eta Sally Hawkins antzezleek osatzen dute aktore-zerrenda.
Ez da bere lehengo aldia
Larraínek beste batzuetan ere hartu izan du parte Zinemaldian; hala, Tony Manero (2008), Post mortem (2010) eta El club (2015) Horizontes Latinos sailean erakutsi zituen, eta No (2012), Neruda (2016) eta Ema (2019) filmak Perlak sailean eman ziren.