Pantaila handian 100 pertsonairi baino gehiagori bizia eman ostean, aktore estatubatuarrari Donostia Saria eman diote bere ibilbide osoaren aitorpen gisa. "Benetan eskertuta nago, ohorea da sari hau jasotzea. Gaur arrazoi bakar batengatik nago hemen, jendearengatik, zinema pertsonentzat delako", adierazi du Johnny Deppek. Zinemaldiak Donostia Saria emango ziola iragarri zuenetik hautsak harrotu dituen saritua izan da Depp, baina aktoreak ez du gura horren inguruan ezer esan nahi izan, eta Zinemaldiari bihotzez eskertu dio galardoa. "Hau benetako zinema jaialdia da, eta bere ardatzean filmak eta ogibide honetan aritzen garen pertsonak daude. Eskerrik asko Zinemaldiari eta hiri osoari harrera bero honengatik”, adierazi du antzezleak.
Bere eskertzan pasa den egubakoitzean aurtengo lehen Donostia Saria jaso zuen Marion Cotillard "zoragarriari" eskerrak eman ondoren, Deppek esan du saria "umiltasunez" jaso duela azpimarratu du. Estatu Batuetatik etortzen diren artista gehienak bezala, aktorea oso atsegina izan da une oro. Eta bere bizitza pribatua albo batera utzita, Marlon Brando, Helena Bonham Carter, Javier Bardem, Kate Winslet, Judi Dench... bezalako antzezle nabarmenen alboan lan egin duen Johnny Deep Zinemaldian izatea oparia izan da hiriarendako.
3. aldia hemen
Aurtengo bisitarekin, Depp Zinemaldian izan den hirugarren aldia izan da. 1998an Terry Gilliamen eskutik Fear and Loathing in Las Vegas aurkeztu zuen. Pasa den urtean, produktore gisa itzuli zen Depp Donostiara Sail Ofizialean lehiatzen zen Crock of Gold: A Few Rounds with Shane MacGowan dokumentala aurkeztera. Filmak gainera Epaimahaiaren Sari Berezia lortu zuen. Dudarik gabe baina azken bisita hau izan da bereziena.