'Hondalea'-k berpiztu du faroa

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2021ko ira. 22a, 01:01

Asier Altuna eta Marian Fernandez 'Hondalea' filma aurkezten.

Cristina Iglesiasek Santa Klara irlan egindako artelanaren ikus-entzunezko jarraipena ere estreinatu da. Asier Altunak egin duen filmak Hondalea sortzeko prozesu guztia kontatzen du.  

Asier Altunak lagun artean estreinatu zuen Hondalea lana. Bergarakoak Zinemaldiara ekartzen duen hirugarren dokumentala da hau. Ordu betean Cristina Iglesias eskultoreak Santa Klara irlan egin duen Hondalea artelanaren eraikitze prozesua kontatzen du. "Cristina oso eskuzabala izan da gurekin" azaldu du zuzendariak. Dokumentalak 20 hilabeteko jarraipena egin dio Iglesiasi, eta Altunak onartu duenez, zailena pelikulan sartu beharrekoa aukeratzea izan da. 

Aurkezpenean zuzendaria ez da gehiegi luzatu, eta bere filma Kimuakeko lagunekin batera aurkeztu izana "ohorea" dela azpimarratu du. 

Beteranoa Zinemaldian

Asier Altuna ez da hasiberri bat Zinemaldian. Bergararrak 2011 Bertsolari dokumentala estreinatu zuen hemen. Lau urte pasa ziren Amama filma aurkeztu eta Irizar saria eskuratu zuen arte, eta iaz, Culinary Zinema saila inauguratu zuen ARZAK Since 1897 ez-fikziozko filmarekin.

Argi dago Altuna eroso sentitzen dela Zinemaldian eta ikusleek gogoz hartzen dituzte bere lanak. Atzo, Victoria Eugenia antzokia betetzen zutenek txalo zaparrada luze batekin eskertu zioten egindako lana.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak