Akelarre filmak irabazi du EZAE saria

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2021ko ira. 21a, 16:42

'Akelarre' filmaren taldea EZAE saria jasotzen.

Akelarre filmeko taldeak jaso du gaur, Donostia Zinemaldiaren baitan, VII. EZAE saria. Ikus-entzunezko sektoreak bizi duen egoera zailaren harira, zinema-aretoen eginkizuna aldarrikapen bilakatu dute ekitaldia.

Ekitaldian behin baino gehiagotan azpimarratu da zinema aretoek ikusleen premia dutela. EZAEko presidente Alfonso Benegas jendeari "urte guztian" zinemara joaten jarraitzeko eskatu dio. Jose Luis Rebordinos ere bide beretik mintzatu da eta aretoak zineaz gozatzeko "toki onenak" direla esan du.

Hasierako hitzaldien ostean jakin dugu pasa den urtean Zinemaldiaren Sail Ofizialean lehiatu zen Akelarre filma izan dela pelikula saritua. Kursaalean zeuden Koldo Zuazua eta Iker Ganuza ekoizleek saria eskertzeaz gain, euren filma pandemia garaian "fenomeno eta erreferentzia" bilakatu izana eskertu diote ikusleei. Ekitaldia amaitu aurretik, Benegasek azpimarratu gura izan du pasa den urtea "bereziki oparoa" izan zela eta besteak beste Hil kanpaiak, Ane, Non dago Mikel?... filmeek izandako arrakasta ere gogora ekarri gura izan du. 

Hau ez da saria Debagoienera etortzen den lehen aldia, La trinchera infinita eta Loreak filmeek ere jaso baitzuten sari berdina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak