Gora Jose Sacristan!

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2021ko ira. 21a, 08:47

Jose Sacristan saria jasotzen.

Atzo eman zioten Jose Sacristan aktoreari Espainiako zinema sari nazioala Tabakaleran. Miquel Icetak onartu duen bezala, eta ni ados nago, Jose Sacristanek aspaldi bere etxean izan behar zuen saria da hau. 

Madrilgoak, 60 urteko ibilbide oparo baten ostean, Espainiako kultura ministro Miquel Icetaren eskutik jaso zuen diploma garrantzitsua. Sacristan ez da hitzaldi zalea, berak lan eginez hitz egitea nahiago du baina atzo Tabakalerara gerturatu zirenek interpretazioaren munstro honen hitzekin unkitzeko aukera izan zuten.

Bere ibilbidean zehar izandako bidelagunei eskertu zien lehenbizi saria. Ondoren familiaz gogoratu zen eta azkenik bere bizitzaren laburpen gozoa egin zuen. Amamaren etxean luma batzuekin jolasten zuen Jose gazte hartaz gogoratu zen, Madrilgoak azpimarratu zuen moduan jolasten jarraitu izana da bere ibilbidearen sekretua. 

Ibilbide bikaina

Jose Sacristanen ibilbidea Espainian egin den zinearen erradiografia bat dela dirudi. Zuzendari handienekin lan egitez gain, 60 urte hauetan zehar askotan arriskatu da, askotan bere tamaiako aktore batek onartzen ez dituen lanak onartu ditu. Argi dago Sacristanek gorpuztu dituen pertsonaien hitz edo lerro kopurua neurtu beharrean, horien garrantzian zentratu dela beti. Akaso horrek egin du handi aktore bikain hau. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak