Gorputzaren barrenetik

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2021ko ira. 21a, 09:42

'Earwing' filmaren unea.

Urrezko maskorra lortzeko lehiara bi emakumek oso film potenteak ekarri dituzte. Lucile Hadzihalilovic-ek badaki zer der lehiaketa ofizialean egotea eta aurten ikuslea aho zabalik utzi duen Earwing-ekin etorri da Donostiara. Tea Tea Lindeburg-en proposamenak aldiz, istorio sinpleagoa duela iruditu arren, As in heaven filmak oilo ipurdia jartzen dizun pelikula horietako bat da. 

Askok ez duzue Evolution filma gogoratuko, baina duela 6 bat urte, Lucile Hadzihalilovic-ek aho zabalik utzi gintuen film ilun harekin. Hadzihalilovic-ek bide beretik jarraitu du eta Earwing are iluunagoa eta ulergaitzagoa da. Etxe batetik irten ezin den izotzeko hortzak dituen neskatxo gazte bat da protagonista, zati hau erraz ulertzen da, baina hemendik aurrera... istorioa, estetika, denbora bere ere asko korapilatzen da, ikuslea zeharo nahastu arte. Dena den, egia da, Earwing film hipnotikoa dela, eta ikuslea pantailara itsatsita mantentzen duen une oro. 

XIX. mendearen amaieran kokatzen gaitu Tea Lindeburg-ek As in heaven filmean, garai hartako familia arrunt baten sukaldean. Alaba zaharrena den Lisek eskolara joan nahi du, baina badirudi zoriak beste plan batzuk dituela. Ama erditzear dago, eta laster konturatuko da bere faltan, Lisek neska izateari utzi eta etxekoandre bilakatu beharko dela.

Istorioa oso potentea izateaz gain, barruak mugitzen dizkizun kontakizun horietako bat da. Hau guztia gutxi balitz, eskandinaviarrek ederto erabiltzen duten argiak indar berezia ematen diote filmari. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak