Amaitu da lehiaketa ofiziala

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2020ko ira. 25a, 14:22

Zinemaldiaren egoitza nagusia den Kursaala.

Ohi baino lehenago amaitu da Zinemaldiaren lehiaketa ofiziala. Aurten hausnarketarako egun bat izango du. 24 ordu hauek huts egindako harribitxiak ikusteaz gain, sariei eta zurrumurruei adi egiteko uneak dira. 

Ikusi ditugu lehiaketa ofizialeko hamalau filmak, eta orain epaimahaiari eta Zinemaldiaren mugimenduei adi egoteko unea iritsi da. 143 film eskaini ditu Zinemaldiak egun hauetan eta egunero kazetari eta ikusleek gogotik berba egiteko lanak izan ditugu ikusgai. Urtero izaten ez ditugun ordu estra hauek egitarauari azken buelta bat eman, eta pasa den egubakoitzetik gaur arte zeresan gehien eman duten pelikulen paseak berreskuratzeko erabiliko ditugu. Dena den estreinaldiak ez zinema ez dira agortu.

Fernando Trueba zuzendariaren El olvido que seremos filmak itxiko baitu aurtengo Zinemaldia. Zuzendari madrildarraren proiektua hau ekoizpen kolonbiar bat da eta Cannes 2020ko Hautaketa Ofizialaren parte da. Aurkezpenean Trueba ez da bakarrik egongo, filmaren protagonista den Javier Cámara ere Donostian baitago.

Argitu da sorpresa

Abel Ferrara zuzendaria Donostia zegoela jakin bezain pronto, zurrumurrua piztu da. Film sorpresa zen izango zen jakitea falta zitzaigun, eta zuzendari estatubatuarraren bisita zen falta genuen pista bakarra. Ferrarak bi film ditu esku artean une honetan eta Siberia filma Sevillako zinemaldian estreinatuko zela jakina zenez... misterioa argitzea ez da zaila izan. Zapatuko film sopresa Sportin' Life izango da. Konfinamendu garaian egindako dokumental honek amaiera ederra emango dio 68. Donostia Zinemaldiari.

Sportin' Life gizartearen kronika artistikoa da, eta hainbat pertsonaren konplexutasuna azpimarratzen du, Saint Laurent-en konfiantza, indibidualtasun eta adierazpen pertsonalaren jarrera gogorarazten duten artisten begien bidez. Dokumentalak artista baten iturriak, sormenaren historia pertsonala eta funtsezko bizitza aztertzen ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak