Arzak-en zaporeak irudi

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2020ko ira. 21a, 21:35

Asier Altuna zuzendari bergararraren Arzak since 1897 dokumentalak eman dio hasiera Zinemaldiko Culinary sailari. 

Martxan da sukaldaritza ardatz duen Zinemaldiko saila, eta hasiera ezin borobilagoa izan du Arzak jatetxeari buruz Asier Altunak egindako dokumentalarekin. Juan Mari eta haren alaba Elena Arzakez gain, beste hainbat lagunek parte hartu dute pelikulan; Ferran Adrià, Pedro Subijana, Joan Roca, Karlos Arguiñano, Andoni Luis Aduriz edo Dabiz Muñoz, besteak beste.

Filmean sukaldaritza tradizionalaren eta modernoaren arteko eraldaketa erakusten da, belaunaldien arteko jauzia uztartuz.

Aurkezpenaren ostean afaria egon da, otordua, Basque Culinary Center-ean izan da eta Arzaken trebatu eta lan egin duten zazpi sukaldari ezagunek hartu dute parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak