Penelope Cruz: "Lanbide honi esker, zure arimak hegan egiten du zenbait unetan"

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2019ko ira. 27a, 23:49

Bono Donostia saria Penelope Cruz-i ematen.

Penélope Cruzek jaso Donostia saria, U2 taldeko Bonoren eskuetatik jaso. Madrildarrak ez zekien nork emango zion garaikurrak eta oso hunkituta azaldu da. Kursaala betetzen zutene ere ez zekiten ezer, eta harriduraz lehenbizi eta txalo artean ondoren hartu dute Bono aretoan. 

Penelope Cruz Donostiara askotan etorri den arren, gaurkoa berezia zen, eta jendeak ez du unea galdu izan nahi. Lehen zaleak 18:00etan hartudituzte euren tokiak alfonbra gorriaren alboan eta sari banaketa hasteko 30 minuturen faltan Kursaalaren inguruan goraino bete dira. Cruzek esperientziaz gozatzeko gogoa zuen eta alfonbra gorrian zeudenekin argazkiak ere atera ditu. Irribarrea soinean eta zale batek emandako lora batekin sartu da Penelope Cruz Kursaalera.

Sorpresa oholtzan

Jose Luis Rebordinos Donostia Zinemaldiko zuzendariak sorpresa eman du musikari irlandarra aurkezterakoan. Bono besaulki-patiotik jaitsi eta eszenatokiraino iritsi da Penélope Cruzi besarkada handia emateko. Jendearen txaloak eta Bono eta Cruz-en arteko besarkadaren ostean, aktoreak sorpresa izan dela onartu, Bonori bere maitasuna agertu eta beti "ameslari handia" izan dela aitortu du.

Ama izatea eta aktore bihurtzea amets zituela gogoratu du Cruzek eta bere ogibideari dion "maitasunak hazi baino ez du egin" gaineratu du. Akotreak lanbide honi esker, arimak hegan egiten duela ere aipatu du. Ondoren esker oneko hitzak izan ditu, besteak beste, Pedro Almodovarri, Bigas Lunari eta Fernando Truebari. Halaber, Juan Carlos Corazza edo Cristina Rota bezalako irakasleak aipatu ditu, eta Katrina Bayonas agentearekin ere gogoratu da. Baina une hunkigarriena iritsi da Donostia saria bere bi seme-alaba ederrei eta aretoan zegoen Javier Badem senarrari eskaini dienean heldu da.

Indarkeria matxistaren aurka

Oholtzatik jaitsi aurretik emakumeenganako indarkeriaren aurka irmo azaldu da. "Genero indarkeriari dagokionez, aurten 44 emakume hil dituzte, gure estatuan bakarrik. Zenbat ote dira mundu osoan?", galdera gogor horrekin bukatu du ekitaldia madrilgoak  Emakume batek horrelako egoera batean bizitzea zer den kontatzeko indar guztia batzen duenean, entzungo diotela espero dut, baina lehenbiziko aldian, eta ez beranduegi denean", bukatu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak