Donald Sutherland: "Mila esker Euskal Herria"

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2019ko ira. 27a, 01:26

Donald Sutherland Donostia saria jasotzen.

Donald Sutherlandek gaur jaso du Donostia saria mende erdiko bikaintasun interpretatiboaren aintzatespen gisa. Kanadako aktoreak Zinemaldiko zuzendari José Luis Rebordinosen eskuetatik jaso du saria.

Hiru egunez euskal kultura gertutik ezagutzeko aukera izan ostean, irribarretsu sartu da Donald Sutherland Kursaalera. Gaurkoa bere gaua izan da, eta aktoreak une berezi honetaz gozatzea nahi izan du. Aretoan zegoen publikoari euskaraz eman dizkio eskerrak: "Plazer handia da, Euskal Herrian egoteak asko pozten nau". Txalo zaparrada baretu bezain pronto hitzaldiarekin jarraitu du: "Zuengandik errespetu handia sentitzen dut eta hemen zuekin egoteagatik poz handia sentitzen dut. Mila esker, Euskal Herria", esan du aktoreak.

Sutherland gai da hala protagonista denean nola antzeztaldean gailentzeko, eta talentu handiz gorpuztu ditu egoki zaizkion pertsonaia guztiak, generoa edozein izanik ere: drama, gerra-zinema, thrillerra, beldurrezko zinema nahiz zientzia fikzioa.

Harrigarria bada ere, ez da inoiz izan Oscar sarirako hautagai, baina 2017an ohorezko Oscarrarekin omendu zuten lanbidean egindako ibilbideagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak