Amaitu da lehiaketa ofiziala

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2019ko ira. 26a, 20:57

'Rocks' filmaren zuzendaria eta protagonista.

Aurreko urteetan baino lehenago amaitua da urrezko maskorra lortzeko lehiaketa. Orain zinema zaleok aretoetan gozatzen jarraitzen dugun bitartean, Neil Jordan gidoilaria buru duen epaimahaiak lan zaila izango du, zazpi kideen artean adostu beharko baitute zapatuan banatuko den palmares ofiziala.

Lehiaketa ofizialaren parte den azken film honetan ez gara dramatik urrundu. Sara Gavron zuzendariak prekarietatean eta guraso gabe aurre egin behar dion neska gazte baten istorioa kontatudu Rocks filmean.  Gavron ez da hasiberria eta 2007an Brick lane pelikularekin ospe handia lortu zuen. Oraingo honetan, nerabezaroa eta prekaritatea dira lan honen bi pilareak. Rocks-en bizitza ez da erraza, Londresko langile auzo batean bizi da eta etorkizunerako asmoak dituen arren, amak etxetik alde egin ostean, guztia pikura joango da. Hau guztia gutxi balitz, bere anaia txikiaz kargu egin beharko da. Istorioak testuinguru indartsua izan arren, filmak ez dauka beharko lukeen sakontasuna.

Erresuman batuko lan honekin amaitu da aurtengo Sail Ofizialeko lehiaketa, eta orain Neil Jordan buru duen epaimahaiaren erabakia jakitea baino ez da falta. Zinemaldia baina ez da gelditzen, eta Daniel Sanchez Arevalok, bihar aurkeztuko du Diecisiete Sail Ofizialean, hori bai, lehiaketatik kanpo.

Javier Bardem eta Laetitia Casta 'Lurra' saria banatzen.

Bi izar Donostian

Javier Bardem eta Laetitia Casta izan dira eguneko bi izarrak. Bakoitza film banarekin etorri da Donostiara. Madrilgoak Sanctuary dokumental solidarioa aurkeztera etorri da. Frantziako aktoreak aldiz, New Directors sailean dagoen Le milieu de L'horizon filma erakutsi du hemen. Castaren kasuan ez da lan erraza izan, filmean 70. hamarkadan etxea utzi eta beste emakume batekin maitemintzen den pertsonaia gorpuzten du-eta. 

Bakoitzak bere konpromisoak izan arren, Zinemaldiaren baitan Greenpeace erakundeak banatzen duen Lurrak sariak batu ditu biak. Aurten epaimahaikideen ustez Le milieu de L'horizon izan da balore ekologistak era egokienean defendatzen dituen lana. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak