Filmaren protagonista Greta Fernandez da, eta bere aita aldiz, Eduard Fernandezek gorpuzten du. Eduard ongi egotea ez da albiste, baina Gretaren lana izan da, nire ustez, Belen Cuestarenarekin alderatu daitekeen lan bakarra. Pasadizo gisa, kontutxo bat, Gretaren egiazko aita Eduard da.
Gonçalo Waddington aktore eta antzerkigileak Patrick lanarekin egin du salto oholtzetatik pantaila handira. Waddingtonek ikuslearekin jolas egitea gustuko du eta lan hau horren erakusle da. Portugaldarrak informazioa zati txikietan eman du, eta ikuslea behin baino gehiagotan harrituta lagatzen du. Bahiketa bat, gatazka, harreman eza... korapiloa ez da erraz askatzen den horietako bat izango. Kursaala txalometro gisa erabili ezkero, filmak ez du Zinemaldiko publikoa bereganatu.
Laetitia Donostian?
Eguneko izarretako batek harrapaketan jolasteko gogoz etorri omen da Donostiara. Zinemalditik esandakoaren arabera Laetitia Castak hemen behar zuen 16:10ean baina momentuz gutxi batzuek soilik ikusi dute Frantziako izarra. Castak alboko ate bat erabili du hotelera sartzeko eta bertan zeuden zaletu eta medioak aho bete hortz laga ditu. Ea aurkezpena baino lehen ikusteko aukera dugun.