Istorioen indarra

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2019ko ira. 23a, 23:11

The other lamb filmaren lantaldea.

Erlijioen itsukerietan barneratzen den The other lamb film poloniarrak txalo ugari lortu ditu. Sail Ofizialetik irten gabe, gaur, beste bi film eskaini dituzte, Zeroville eta La odisea de los Giles. Azken bi hauek baina ez dira lehiaketaren parte.

Malgorzata Szumowska sekten unibertso ilunarekin ausartu da. The other lamb pelikulan egolatra batek bere inguruan sortu duen emakume sekta baten egunerokoa kontatzen du. Honezkero imajinatuko zenuten bezala, sasi mesias horrek bere menpe dituen emakumeak nahi bezala erabiltzen ditu, kideetako batek ,bere esanak kolokan jartzen dituen arte.

Ez dizuet filma zapuztuko, baina istorioak duen gogortasuna kontuan izanda, irudiek kontakizunaren gordintasuna baretzen dute. Filmaren edertasuna zoragarria da eta argazkia berezi zaindu duten arloetako bat da. Pelikularen norabidea berritzailea ez izan arren, bere amaierak komentzitu nau.

Lehiketatik kanpo

Duela bi urte The disaster artist pelikularekin Urrezko Maskorra irabazi gero, Zeroville, James Franco ostera Donostian edukitzeko primerako aitzakia zen. Steve Ericksonen eleberrian oinarritutako egokitzapen honek ikusmira handia sortu du. Egubakoitzean, baina, filma lehikaketa ofizialetik kanpo geratu zen, Zinemaldiko arduradunek Errusian estreinatu zutela jakin bezain pronto.

Zorionez, pelikulako inor ez da Donostiara etorri, hemen entzun direnak ez baitira eguneko hitz politenak izan. Munduko film txarrenaren grabazioan oinatzen zen lan batekin etorri zen Franco estreinakoz Zinemaldira, oraingo honetan, Once upon a time filmaren B aldea dirudien lana da Zeroville.

'La odisea de los Giles' filmaren protagonistak eta zuzendaria.

Lehiaketaren presiorik gabe ere Donostian daude Darin eta konpainia. Kasu honetan ere, egokitzapen bat ekarri dute Zinemaldira, La odisea de los giles, Eduardo Sacheri argentinar idazlearen La noche de la Usina eleberrian oinarrituta baitadago.

Argentinan tontolapikoei 'gil' esaten diote, eta filmean 'gil' ugari ikus daitezke. Samurra bezain dibertigarria den kontakizuna galtzaile batzuek injustiziei aurre egiteko hartuko duten bidea kontatzen du. Pelikulak korralitoaren desbenturak kontatu arren, Argentinan bildutako diru kopuru errekor guztiak hautsi ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak