Iritsi da Donald Sutherland

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2019ko irailaren 23a

Donald Sutherland autografoak sinatzen.

Hollywoodeko aktorea Donostian da. Maria Cristina hoteleko sarrera betetzen zuen jende eta argazkilariekk harrera beroa eman diote. 

Arratsaldean iritsi da aurtengo bigarren Donostia Saria. Txalo zaparrada batekin eman diote ongietorria Donald Sutherland-i, eta aktore ezaguna irribarretsu, hainbat autografo sinatuz  eta "mila esker " esanez erantzun du Sutherland-ek jasotako harrera beroa.

Sutherlandek eguenean jasoko du Donostia saria Kursaalean eta ostean, The Burnt Orange Heresy pelikula aurkeztuko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak