Iritsi da 'La trinchera infinita'-ren eguna

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2019ko irailaren 22a

Atzo prentsaren txalo zaparrada luzea jaso eta gero, iritsi da La trinchera infinita filmaren estreinaldi eguna. Jendea Aitor Arregi, Jose mari Goenaga eta Jon Garañoren filma ikusteko gogoz zegoen, pasea 8:30ean izan arren, lehen ikusleak 7:10ean gerturatu baitira Kursaalera. Saio honetan ere txalo ugari entzun dira.

Goizean photocall-ak eta komunikabideek La trinchera infinita filmaren taldea lanpetuta izango dute, gauean aldiz, guztiek, alfonbra gorria zapalduko dute pelikularen estreinaldi ofizialean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak