Costa-Gavras: "Zinemagileontzat, sari ederra da hau”

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Gallego 2019ko ira. 22a, 01:47

Costa Gravas zuzendaria Donostia saria eskuan duela.

Victoria Eugenia antzokiak txalo zaparrada batekin hartu du Costa-Gavras zuzendaria. Donostia Saria emateko ekitaldiak zinemagilearen ibilbidea goraipatzeko balio izan du, eta Costa-Gravasek beti izan duen gordintasun eta askatasuna azpimarratzeko balio izan du.

"Guretzat, zinemagileontzat, sari ederra da hau", adierazi du Costa-Gavrasek. Greziarrak hunkituta zegoen eta apaltasunez hartu du sari hau "miresten ditudan beste lankide batzuek jaso izan dute aurretik, eta orain nik ere esan ahal izango dut sari bera jaso dudala". Jose Luis Rebordinosek eman dio Donostia Saria bere garaiko gizartean gertatzen dena kontatzeaz gain, "ikusezinei" ahotsa eman izana eskertu dio. 

Zuzendariaren alboan zeuden aktoreek ere hitz gozoak izan dituzte Costa-Gravasendako: "Behar izan dugu, behar dugu eta beharko dugu. Mila esker, Costa-Gavras", gaineratu du Loulisek, pantaila handian Varoufakisen papera egiten duen aktoreak.

Bere azken filma

Ekitaldiaren ostean, Costa-Gavrasen  Adults in the Room filma eskaini dute. Yanis Varoufakis, Greziako Finantzako ministroaren, liburuaren zinemarako egokitzapena da eta Varoufakisek 2015eko lehen sei hilabeteetan, Greziako finantza-krisialdi betean, sortutako liburua da. Zuzendariak adierazi duenez, filma "tragedia" bat da, hitzaren "zentzu klasikoenean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak