Itxaropena

Erabiltzailearen aurpegia Imanol Galdos Irazabal 2021eko maiatzaren 14a

Pandemiak lehendik indartsu geureganatuta genituen beldurrak areagotu egin ditu. Itxaropena ere ukituta geratu da eta nekea guztion ahotan dabilkigu.

Bidenek, ordea, ulertu du fatalismoak arazoak erdoildu besterik ez duela egiten eta itxaropenaren narratiba bat bidean jarri du, berandu baino lehen.

Geurera ekarriz, itxaropenaren formulazioak ez dauka misterio handirik. Ondokoarekin iritziak beldurrik gabe partekatzeko baldintzak ziurtatu behar ditugu; iritzi eta ikuspegi aniztasuna gizartearen funtsa direla ulertzeak ere mesede egingo digu.

Abizen, pentsaera, ingurune, meritu edo alderdien menpekotasunik gabeko aukera-berdintasuna ziurtatu behar diegu gure seme-alabei, gure herri eta hiriak hustuta ikusi nahi ez baditugu.

Bestela, Helsinki hotzaren aukera indartuko zaigu.

Zahartzeari ere heldu beharko diogu, itxaropenaren mesedetan. Errieta gehiegitxo entzun dugu aspaldian, eta besteena ulertzeko gaitasun gutxi erakutsi dugu.

Bidenek ekarri duen tonua itxaropen izpia da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak